Datorren maiatzaren 17an ospatuko da Plateruenan

DURANGO | Río de Oro GKEak bertsio jaialdiaren edizio berri bat egingo du datorren maiatzaren 17an, 20:00etan. Bi urtean behin egiten den ekitaldia da, eta 2023an 400 pertsona inguru bertaratu ziren.
Oinarrien artean 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dutela nabarmentzen da, eta parte-hartzaile bakoitzak ezin izango du talde ezberdinen bertsiorik egin, ezta talde bera bertsionatu ere.
Talde irabazlearen saria 500 eurokoa izango da. Eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 5era arteko epea izango dute riodeorodurango@hotmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, ordezkari baten izen-abizenak, taldearen izena, bertsionatu beharreko taldea, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa zehaztuz.