DOT Durangaldea

Porrota Taxoarren denaurredenboraldiko lehen frogan

Neurketa honetan goraipatu behar da ere harrobiko taldeetako gazte ugarik egindako lana

Denaurredenboraldiko lehen porrota 

FÚTBOL | Promesasen aurka, kategoria altuagoko taldea eta egun gehiago lanean daramana. Izan ere, gaurkoa bere laugarren partida zen. Hala ere, ondo lehiatu dute Aitor Zulaikaren mutilek, batez ere lehen zatian. Ideiak lantzeko eta motorrak berotzeko baliogarria izan den neurketa honetan goraipatu behar da ere harrobiko taldeetako gazte ugarik egindako lana.

Lehen zati parekatu bateko aukerarik argiena SDA-k sortu du. 33. minutuan izan da, Rekak Stamatakis atezainaren geldiketa bikainarekin topo egin duenean Arzalluzen jokaldi itzel baten ondoren. Osasunaren golak bigarren zatian heldu dira, hirurak Jon Garciaren zigiluarekin 51, 73 eta 80 minutuetan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top