Goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, eta errepidea itxi behar izan zuten bi noranzkoetan.
AMOREBIETA-ETXANO | Auto baten eta kamioi baten arteko istripu baten ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan dute Amorebieta-Etxanon, bi noranzkoetan, goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago. Ondorioz, pertsona bat larri zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Larrialdi-zerbitzuek bertan jarraitzen dute.
Zehazki, 91. kilometroan gertatu da ezbeharra; joan den asteartean, beste bi autok talka egin zuten, eta bi pertsona zauritu ziren. Auto-ilara luzeak sortzen ari dira, eta zirkulazioa AP-8tik desbideratzen ari ziren, ordaindu beharrik gabe, gidari batzuek DOTeri adierazi dutenez.