Pertsonaia ezagunaren erreketarekin amaitutzat ematen dira jaiak, baina asteburuan ere ekitaldi batzuk izango dira
DURANGO | Jaietako hainbat egun gogorren ondoren, igande gau honetan amaitzen ziren Patxikotxu erre eta su artifizialekin. Sanfaustoak bukatutzat ematen diren arren, datorren astean ohiko ekitaldiak ere antolatu dira, hala nola txistu kontzertua, Umeen Euskal Jaia edo igandeko Mendi Martxa.