Elkarretaratzea 19:30ean izango da herriko plazan.
OTXANDIO | Joan den asteburuan, zehazki larunbatean, izandako eraso matxista bat gaitzetsiz itxi da urtea Otxandion, herriko elkarteek salatu dutenez. Hori dela eta, arratsaldean, 19:30ean, plazan biltzeko deia egin dute, gertaera matxista horri aurre egiteko.