Tabirako udal igerilekuek ostegunean zabalduko dituzte ateak

DURANGO | Uda honetan, durangarrek familian eta lagunekin aisialdirako eta jolaserako pentsatutako hainbat espazioz gozatu ahal izango dute. Nabarmentzekoak dira Tabirako igerilekuak, Aramotz auzoko Otamotzena parkeko ur-jokoak eta uda honetan bertan irekiko den Tabirako ur parkea.
Ostegun honetatik aurrera, ekainak 12, eta uda osoan zehar, Otamotzena parkeko ur-jokoak egunero egongo dira 11:00etatik 20:00etara. Espazio honek jolas ugari ditu, horien artean adin desberdinetarako jolas guneak, tirolina bat eta haurrentzako ur parke bat.
Ur txorroten parkea Tabiran
Otamotzenako ur-jokoez gain, Durangoko Udalak herritarren gozamenerako espazio publikoak hobetzeko konpromisoarekin jarraitzen du. Ildo horretan, Tabira auzoko etorkizuneko ur-txorroten obrak erritmo onean egiten ari dira aurrera, eta uda honetarako prest egotea aurreikusten da.
Intxaurrondoko haur-parkearen ondoan kokatuta, ur-txorrotek 110 metro koadroko azalera hartuko dute, eta familien eta haurren sarbidea eta segurtasuna bermatzeko diseinatuta egongo dira. Jasangarritasunaren ikuspegitik, instalazioak sistema berritzaile bat izango du, ur kontsumoa 2/3 murriztea ahalbidetuko duena, baliabideen erabileraren efizientzia erraztuz.
Obrak maiatzaren hasieran hasi ziren, eta gutxi gorabehera bi hilabete eta erdian prest egongo direla uste da, eta, horri esker, uda hasierarako ireki ahal izango dira.