Maximoak 34 gradutan ibiliko da gaur ere Durangaldean

EGURALDIA | Aldaketak espero dira. Goizaldean oskarbi egongo da, baina goizean hodei batzuk agertuko dira, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak. Arratsaldean ezegonkortasuna handitu egingo da, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoistuak botako ditu. Gainera, zenbait tokitan mardulak izan daitezke eta ez da baztertzen txingorra egitea eta haize-bolada gogorrak izatea ekaitz-guneetan. Haizeak hegoaldetik joko du hasieran, baina goizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du kostaldean. Arratsaldean haizea zakartu egingo da eta barnealdera hedatuko da. Haizearen norabide aldaketa goiztiarrak kostaldean, tenperaturan aldaketa handirik ez izatea ekarriko du, aldiz barnealdean pixka bat igoko dira maximoak.