DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiral eta larunbat eguzkitsuak beroarekin, igandean hodeitsuago tanta batzuekin

Maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira datozen egunetan

Previsión para los próximos días PREVISIÓN: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Udako eguraldia astebururako eta eguzkitsua ostiral eta larunbaterako. Iganderako hodeitsuago tanta batzuekin. Gainera, merkurioa 30 graduren bueltan ibiliko da datozen egunetan, eta larunbatean 35 graduren bueltan.

Ostirala, eguzkitsu

Ostirala eguzkitsu dator eta tenperaturak gora egingo du. Goizaldean behe-hodeien tarte batzuk agertuko dira eta baliteke ipar partean han-hemenka zaparrada bakanen bat egitea, behe-lainoa ere sor daiteke zenbait bailaretan, baina berehala jasoko du eta oskarbi geratuko da. Tenperaturak gora egingo du, batez ere barnealdean: maximoak 24-25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 27-29 ºC ingurukoak barnealdean. Hasieran haizea nora ezean ibiliko da, baina eguerdi aldera ipar-ekialdetik finkatu eta indartu egingo da. Egunaren amaieran haizeak hego-ekialdera egingo du barnealdean.

Larunbata, bero

Larunbatean bero egingo du eta hego haize zakarra ibiliko da. Eguzkia jaun eta jabe izango da eta hego/hego-ekialdeko haizearekin tenperatura asko igoko da; 30 ºC-ren muga erraz asko gaindituko da, bereziki Kantauri isurialdean. Haize-bolada zakarrenak mendi inguruetan neurtuko dira, batez ere ekialdean dauden mendietan. Ebro ibarrean, goizean goiz behe-lainoa sor daiteke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top