DOT Durangaldea

Ostegunean ostarteak zabalduko dira eta euria gauerako

Tenperatura maximoak eta minimoak igo egingo dira

 Gauean, ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da eta euria egingo du IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Ostegunean hodei hondarrak geratuko dira goizaldean eta ekialdean oraindik euri pixka bat egin badezake ere, goizean atertu egingo du. Gainerako orduetan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta ateri egongo da. Gauean, ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da eta euria egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak eta minimoak igo egingo dira, baina oraindik izotza egin dezake Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta egunaren amaieran zakartu egingo da, haizeguneetan bolada oso gogorrekin joz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top