DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostegunean ere eguzkia izango da jaun eta jabe

Termometroak uda-sasoiko balioetara irits daitezke

Eguzkia nagusi gaur osteguna IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Ostegunean ere eguzkia izango da jaun eta jabe, eta aurreko egunean baino gehiago berotuko du. Oskarbi egongo da, eta arratsaldetik aurrera goi-hodei batzuk soilik agertuko dira. Goizean-goiz lainogune batzuk ager daitezke, baina ez dira asteazkenekoak bezain trinkoak eta iraunkorrak izango. Haize ahul eta aldakor ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Minimoak freskoak izan arren, maximoek gora egingo dute eta termometroak uda-sasoiko balioetara irits daitezke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top