Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute; zenbait lekutan gutxi igo daitezke.

EGURALDIA | Asteartearen hasieran zerua hodeitsu egongo da oraindik, behe-hodeiekin, eta litekeena da zenbait lekutan euri txikia egitea, batez ere ipar-ekialdean. Goiza aurrera joan ahala hegoaldean eguzkitsu geratuko da, Kantauri isurialdean arratsaldean zehar jasoko du. Egunaren amaieran zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, isurialdeen arteko banalerroan geratuko diren behe-hodei hondar batzuk salbu. Ipar-haizea ibiliko da, goizean goiz ipar-mendebaldekoa nagusi eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute; zenbait lekutan gutxi igo daitezke.