DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostarteak, haize bortitza eta 20 graduko tenperaturak aste honetan

Gaur, astelehena, zerua hodeitsu egongo da, euri txikia egitea baztertu gabe

Aste honetako eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Otsaileko hirugarren astean gaude, eta nahiz eta neguan jarraitzen dugun eta eguraldiak 5 gradutik gertu egon behar zuen, udaberriko eguraldiak eta maximoek bere horretan jarraitzen dute, eta berriro ere 20 gradutik gora izango dira. Gainera, ostiralera arte ez da euririk espero, eta iragarpenen arabera, euria egin dezake, baina ez da kopuru handirik espero.

Astelehena, ostarteak

Asteleheneko lehen orduetan zerua lainotuta egongo da eta ez da baztertzen euri apur bat egitea. Goizetik aurrera ostarteak nagusituko dira eta arratsaldean eguzkitsu geratuko da, nahiz eta goi-hodeiak oraindik ugariak izango diren zeruan, batez ere amaieran. Brisa arratsaldean kostaldean, gainerako orduetan haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Gauean hegoaldetik finkatuko da eta areagotu egingo da. Eguneko tenperaturarik baxuenak: 3 edo 4 ºC.

Asteartea, haize bortitza

Asteartean hego-ekialdeko haizeak gogor joko du eta bolada oso gogorrak utziko ditu haizeguneetan, batez ere Gipuzkoa eta Nafarroa artean. Kantauri isurialdean, hegoaldeko haizeak tenperaturak igotzea eragingo du; maximoek 20 graduak gaindituko dituzte puntu askotan. Ez da euririk espero.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top