Baliteke ekaitzak jotzea han-hemenka egunaren bigarren zatian

EGURALDIA | Ostegunaren hasieran, hodeiak eta ostarteak eta hego-haizea. Eguerdi aldera haizea iparraldera edo ipar-mendebaldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita, eta hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsaldetik aurrera zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak egingo ditu noizbehinka; baliteke ekaitzak jotzea han-hemenka. Egunaren bigarren partean tenperatura jaitsiko den arren, maximoek berdintsu jarraituko dute.


