DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostarteak eta tenperatura atseginak aste honetarako Durangaldean

Gaurko ez dira baztertzen 20 gradu inguruko tenperaturak dituzten tanta batzuk

Hodeiak eta ostarteak aste honetarako IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Iraileko azken egunak udazkeneko eguraldiarekin, hodeiekin, ostarte batzuekin eta gaur astelehena tanta batzuk baztertu gabe. Horiek guztiak 20 gradu inguruko tenperaturarekin, hau da, aldaketa handirik gabe.

Astelehena, tanta batzuk

Astelehenean hodeiak ostarteei gailenduko zaie. Kasu honetan behe-hodeiak izango dira, eta batez ere Kantauri isurialdean pilatuko dira. Baliteke hodei horiek tanta batzuk uztea, ipar parteko zenbait puntutan goizean eta eguneko erdiko orduetan. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira eta 20-22 ºC-ren bueltan ibiliko dira; Nafarroa hegoaldean zertxobait altuagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.

Para hoy no se descartan algunas gotas durante la mañana

Martitzena, eguzkitsuago

Asteartean giro eguzkitsuagoa, batez ere eguerditik aurrera. Egunak aurrera egiten duen heinean ostarteek gero eta leku handiagoa hartuko dute, eta giroa aurreko egunetan baino eguzkitsuagoa izango da. Haizea ahul ibiliko da, eta goizean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top