Tenperatura baxuagoa izango da Durangaldean

EGURALDIA | Ostegunaren hasieran zerua hodei gutxirekin egongo da, baina goiza aurrera joan ahala erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira eta eguerditik aurrera behe-hodei batzuk ere agertuko dira. Arratsalde-gau partean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Hego-haizea ibiliko da, goizean zakar, arratsalde-gau partean indarra galdu egingo du. Tenperatura baxuagoa izango da, baina iparraldean giroak udazkeneko itxurarekin jarraitu zuen.


