50 m2 inguruko lurzatia eskaintzen da, eta, erabilera egokia sustatzeko

ABADIÑO | Abadiñoko udal-baratze ludiko libreen eskabideak aurkezteko deialdi publikoan onartutakoen, erreserbaren eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda publikatu du.
Udalak Tornosolo landa eremuko ortu publikoetan libre geratu diren partzelak eskuratzeko izen-ematea zabaldu zuen martxoaren hasieran.
50 m2 inguruko lurzatia eskaintzen da, eta, erabilera egokia sustatzeko, ortuak lantzeko baliabide materialak eta lanabesak Udalak ematen ditu. Hilabeteko 10 euroko prezioa ordainduko da, eta kontsumitutako ur bolumenaren araberako ordainketa ere egin beharko da. Horrez gain, 100 euroko fidantza jarriko da ortuak behar bezala erabiliko direla bermatzeko. Beharrizan ekonomikoak dituztenentzako hobari sistema bat aplikatuko da.
Balorazio positiboa
Abadiñon, 2025eko ekainean jarri ziren martxan ortu publikoak, eta, ordutik, martxan daude. Udalak positiboki baloratzen du orain arteko ibilbidea: “Proiektu honek aukera ematen die bizilagunei kontsumo pertsonalerako barazkiak eta fruituak lortzeko, bizi ohitura osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz. Horrez gainera, herri kohesiorako elementu oso garrantzitsua da; izan ere, adin eta auzo desberdinetako pertsonak biltzen dira, eta elkar laguntzen eta zaintzen dute”.
Zerrenda (PDF 181KB)

