DOT Durangaldea

Oihana Kortazar eta Ander Jauregi nagusi Mañariko San Silbestrean

150 korrikalarik parte hartu dute lasterketan eta mendi martxan

Podium-eko irudia

SAN SILBESTRE | Gaur jokatu da Mañarian San Silbestre lasterketaren bigarren edizioa. Hotza egin duen arren, egun ona izan da, euririk gabe, eta parte-hartze handia izan da bai mailari bai kopuruari dagokionez. Guztira 150 lagun inguru bildu dira.

Egitaraua goizean hasi da 7 kilometroko mendi martxa ez-lehiakorrarekin, jende askoren parte-hartzearekin. Martxa honek giro polita sortu du, lasterketa nagusiaren aurretik.

11:00etan abiatu da proba nagusia, 9,8 kilometroko ibilbidearekin eta 650 metroko desnibel positiboarekin. Ibilbidea gogorra izan da, baina baldintza onetan jokatu da.

Sailkapenari dagokionez, gizonezkoetan Ander Jauregi izan da irabazlea, bigarren postuan Paul Goitisolo sailkatu delarik, eta hirugarrenean Ander Nafarrate. Emakumezkoetan, berriz, Oihana Kortazar nagusitu da, Ainara Arkarazo bigarren izan da, eta Lore Otaoleak osatu du podiuma.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top