DOT Durangaldea

Neguko eguraldia astebururako: euria, hotza eta elurra 900 metrora

Termometroek behera egingo dute larunbat honetan, bederatzi maximoetara arte

Ostirala eguraldi makurrarekin dator, bereziki eguerditik aurrera
Ostirala eguraldi makurrarekin dator, bereziki eguerditik aurrera

EGURALDIA | Ostiral honetan, orduak igaro ahala, aldaketa handia ekarriko du, eta sirmendebaldeko haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, giro freskoagoa, euriteak, ekaitzak eta bederatzi-1.000 metro artean. Bihar 700 metrora jaitsiko da.

Ostirala, aldaketa

Ostirala eguraldi makurrarekin dator, bereziki eguerditik aurrera. Eguna hego-mendebaldeko haizearekin hasiko dugu, baina egunak aurrera egin ahala mendebal/ipar-mendebaldera egin eta indartuko da, ufada oso zakarrekin. Fronte ezberdinak iritsiko dira eta euritara joko du; euria mendebaldetik ekialdera zabalduko da eta egunaren bigarren zatian barra-barra egingo du. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea eta txingorra egitea. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota jaitsi egingo da, azken orduetan 1000 m inguruan egon arte.

Zapatua, neguko giroa

Larunbatean negu beteko giroa izango dugu. Eguna bustitik dator, zaparradak edonoiz eta edonon egingo ditu, baina ugariagoak izango dira egunaren lehen zatian; orduan trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki kostaldetik gertu. Arratsaldean eta gauean zaparradak ahulagoak izango dira eta egunaren amaieran atertzeko joera izango du. Elur-kota 1000 m-tik jaitsiko da eta goizean 700-800 m-ra egongo da, bereziki ekialdean. Iparraldeko haizea zakar ibiliko da egunaren lehen zatian eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izango dira. Tenperaturak behera egingo du, giro hotza nagusituko da eta mendi inguruetan izotza egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top