DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Muntsaratzen 70 aparkaleku gehiago daude erabilgarri dagoeneko

Lan horien bitartez, abadiñarren beharrizanei erantzun nahi izan zaie, auzoko aparkalekuen arazoari irtenbidea emateko asmoz

Muntsaratzen 70 aparkaleku berri gehiago

ABADIÑO | Udalak Muntsaratzen 70 aparkaleku berri gehiago egiteko lanak amaitu ditu. Lan horien bitartez, auzoko aparkalekuaren problematikari konponbidea eman nahi zaio, eta, horretarako, hainbat bilera egin dituzte auzokideekin, proposamenak aurkezteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Mikel Urrutia Abadiñoko alkatearen hitzetan: “Udalerriko mugikortasuna eta aparkalekuen arazoa dira udal taldearen lehentasunetako batzuk. Bide horretan, hobekuntzak egiten ari gara Traña-Matienan, Zelaietan eta Muntsaratzen. Apurka-apurka, bagoaz gure herrian mugikortasuna hobetzen, irisgarriagoa eta seguruagoa egiten”.

Plaza horien kopururik handiena Arlozabal, Amandresolo eta Olalde kaleetan jarri dira. Izan ere, aparkatzea errazteko eta segurtasuna hobetzeko, kale horiek ibilgailuentzako norabide bakarrekoak bihurtu dituzte.

Horiez gainera, seinaleztapen bertikala hobetu da Etxeazpia, Teresa de Lariz eta Muntsaratzeko Dorreko kalean, eta kaleak berriro ere margotu dira Andra Mari eta Kamiñopean.

Udalak 28.834,04 euro inbertitu ditu lan hauetan, eta, dagoeneko, erabilgarri daude plaza berriak. Datozen hilabeteetan, auzoko hainbat zebrabideren irisgarritasuna hobetuko da, Abadiño Lagunkoiaren Ekintza Planaren jarraibideak oinarritzat hartuta.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top