DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Mugak gaindituz kirolaren bitartez’ dokumentala aurkeztu du Elorriok

Herriko hainbat kirol taldetan diharduten emakumeen ahotsak jaso dira

‘Mugak gaindituz kirolaren bitartez’ dokumentala.

ELORRIO | Pasa den larunbatean Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zen eta horren harira egitasmo eta jarduera ezberdinak antolatu dira eskualdean zehar. Elorrion, adibidez, ‘Mugak gaindituz kirolaren bitartez’ dokumentala aurkeztu berri dute.

Kirola da emakume eta gizonen artean genero-berdintasuna lortzeko esparru garrantzitsuenetako bat. Elorrio herri kirolari eta kirolzalea izanik, herriko hainbat kirol taldetan diharduten emakumeen ahotsa jaso gura izan du Udalak; jokalarienak, eta baita sustatzaileenak ere”.

12 minutuko bideoan zazpi elkarrizketatuek hainbat galderari erantzuten diete. Hala nola, nolatan aukeratu zuten jarduera hori, ze onura dakarkien, ze zailtasunekin egin duten topo bidean eta nola ikusten duten etorkizuna.

Saioa Gomez Lasagabaster, Celia Oliveira Ferreira, Naroa Buruaga Felipe, Kattalin Fernandez Arruabarrena, Wude Zabarte Buruaga, Jone Ugaldea Barrutia eta Naiara Ruiz Uribarren dira dokumental honetako protagonistak.

​Esteka honetan​ dago dokumentala ikusgai.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top