DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena

1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua

Komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko meza ospatuko da asteburu honetan

ELORRIO | Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko meza ospatuko da asteburu honetan. 1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua. Monjen lekualdatzea, “Elorrioko familia pisudunen eskutik egin zana”, 1700ean burutu zan.

Monja domingotarren Santa Ana komentua herriko alde zaharrean dago. Eraikinak oinplano errektangularra dauka eta lau isurialdeko estalkia. Bertan, komentuaz gainera, Berriotxoako San Balendin Bizkaiko lehen santu eta zaindari-kidearen museoa eta tenplua dagoz.

Berriotxoaren museoa

Berriotxoako San Balendinen bizitzari lotutako gauzaki eta agirien bilduma berezia jasoten dau. Hasiera baten, santaren jaiotetxean egoan, baina 1966tik asita, Elorrioko Santa Ana komentuko gela baten dago.

2003an inauguratu zan, kokapen barrian, museoa. Santuaren bizitzako hainbat pasarte agertzen da: lehenengo urteak Elorrion familiagaz; heziketa aldia Logroñoko seminarioan; Filipinetara joatea; misino-jarduna Tonkinen (Vietnam); martiritza 1862an eta erlikien itzulera Bizkaira. 

Hiru altuera ditu eta hutsarte-ardatz bi fatxada nagusian, fatxadaren arrasean balkoi diranak. Tenluan, aurrealdea nabarmentzen da: erdi-puntuko hiru arku ditu hutsarteetan sartutako zutabe sendoen gainean. Gaur egun komentua dagoan lekuan Santa Anari eskainitako ermita egoan aurretik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top