DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako saioa

Otsailaren 19an izango da eta, besteak beste, etxeko langileek dituzten eskubide eta bete beharren inguruko informazioa helaraziko da

Informazio saioa hilaren 19an izango da, 16.00etan Elkartegian.

DURANGO | Durangaldeko Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak eta Zabaltzen Sartu elkarteak etxeko kontratazioaren inguruko saio informatiboa antolatu dute mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideentzat. Saioa hilaren 19an izango da, 16:00etan, Durangoko Elkartegian.

Zainbide zerbitzuko koordinatzaile Belén del Ríok emango du saioa eta helburua da etxeko langileek dituzten eskubide eta bete beharren inguruko informazioa ematea, baita kontratatzeko momentuan familiek dituzten zalantzak argitzea ere. Besteak beste, kontratua eta nomina, soldata, lanaldia, oporrak, kaleratzeak, kalte-ordainak eta Gizarte Segurantzako afiliazioa bezalako gaiak landuko dira.

Informazio gehiagorako:

Zaindu Zerbitzua
94 620 05 46 / 680 425 764
zaindu@dma.eus

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top