DOT Durangaldea

Zornotzak martxoaren 23an zabalduko du Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea

Eskaera egin ahal izateko, ezinbestekoa da eskaera egiten den unean herrian erroldatuta egotea eta adierazitako helbidean bizitzea

Zailtasun ekonomikoak dituzten pertsona eta familiei beren gastuei aurre egiten laguntzera bideratuta

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak martxoaren 23an, astelehena, zabalduko du 2026eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzeko epea, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsona eta familiei beren gastuei aurre egiten laguntzera bideratuta. Halaber, eskariak HAZean jasotzen hasi dira jadanik.

Laguntza horien helburua da behar gehien duten zornotzarrei oinarrizko gastuak, ohikoak zein apartekoak, ordaintzen laguntzea, hala nola:

  • Etxebizitzari lotutako gastuak: alokairua, kredituen interesak eta amortizazioa, energia-gastuak, bestelako mantentze-gastuak (komunitatea, OHZ, ura eta etxeko asegurua), altzariak eta etxetresna elektrikoak, konponketak eta instalazioak eta etxebizitza berriarekin lotutako aparteko gastuak
  • Lehen mailako beharrak: oinarrizko beharrak (elikadura, arropa, prestakuntza) eta osasun-gastuak.
  • Aurreko kontzeptuekin lotutako zorpetzea.

Eskaera baldintzak eta prozedura
Tramitazioa martxoaren 23tik azaroaren 13ra bitartean egin ahal izango da, eta laguntza hauek jasotzeko ezinbestekoa da Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta laguntza eskatzen den etxebizitzan bizitzea.

Gainera, beharrezkoa da adinez nagusia izatea, bizikidetza-unitate bat osatuta izatea, gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eta baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea. Gainera aldez aurretik justifikatuta eduki beharko dituzte aurreko urteetako GLLak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top