Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkatea eta Sonia Cabeza Gizarte Ekintzako zinegotzia ere bertan izan dira.
AMOREBIETA-ETXANO | Gaur jaio zen bezala, duela 100 urte, Martín de la Cruz zornotzarra. Gaur, mugarri handi horretara iritsi da, bere mendeurrena ospatzeko bildu diren senide eta lagunez inguratuta.
Ainhoa Salterain alkatea eta Sonia Cabeza Gizarte Ekintzako zinegotzia ere bertan izan dira, eta Martini plaka oroigarri bat eta lore-sorta bat eman dizkiote Udalaren izenean. Ekitaldi berezi honen garrantzia nabarmendu dute. “Ohore bat da Martinekin batera mende honetako bizitza ospatu ahal izatea, erresilientzia eta sendotasunaren adibide bat gu guztiontzat. Udalaren eta Amorebieta-Etxano osoaren izenean, gure zorionik beroena eta osasun eta zoriontasun nahiak helarazten dizkizugu “.
Zorionak Martin!