Udaleko ordezkariek einak urtebetetzea ospatzeko lore sorta eta plaka bat oparitu zioten, abagune berezi horretarako

AMOREBIETA-ETXANO | Ostegun honetan, duela 100 urte, jaio zen Maria Milagros Mardaraz bizilagun zornotzarra eta bizitako mendea ospatu zuen atzoko egunean, familia eta lagunez inguratuta.
Ospakizunean izan zen, baita ere, Amorebieta-Etxanoko alkatea, Ainhoa Salterain eta Gizarte Ekintzako zinegotzia, Sonia Cabezas, eta biek urtebetetzea ospatzeko oroitzapenezko plaka eta lore sorta bat oparitu zioten Mardarazi. “Ohore bat da Maria Milagrosekin bere 100 urteren ospakizuna partekatzea, gure herriarentzat zein herritarrentzat erresistentziaren eta espiritu indartsuaren adibide baita. Udaletik eta Amorebieta-Etxano osoaren izenean, gure zorionik beroenak ematen dizkiogu eta eta jarrai dezazula urteak osasunez eta zoriontasunez betetzen”.
Zorionak Maria Milagros!