DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiko enpresa batean piztutako sutea kontrolpean

Sua 05:30ak aldera hasi zen kanpoaldean zeuden palet batzuetan

MALLABIA | Larrialdi-zerbitzuek 5: 50ean jaso dute Mallabiko enpresa batean izandako sutearen abisua. Sua fabrikaren kanpoaldean dauden pale batzuetan hasi da, eta ke beltz ikusgarria sortu du, urrutitik ere ikus daitekeena.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea kontrolatzea lortu dute. Eremua urez bustitzen ari da, berriro piztu ez dadin eta arriskua erabat desagerrarazteko. Inor ez da zauritu eta ez da kalte pertsonalik izan.

Oraindik istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira, baina egiaztatu ahal izan dute suteak ez diela beste eraikin edo instalazio batzuei eragin.

 

Radio Nervionek utzitako bideoa

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top