DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiak Zubitegi parkearen bigarren faseari ekingo dio skate eta BTT pista batekin

Gainera, harmailen gune bat eraikitzea eta kirol-instalazioetan hobekuntza berriak egitea aurreikusten da

Lan horiek sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du Mallabiko Udalak

MALLABIA | Zubitegi parkea Mallabin kokatuta dagoen espazio berritzailea da, kiroldegi baten eta parke natural baten ezaugarriak uztartzen dituena. Belaunaldi desberdinen arteko topaleku gisa pentsatua, jarduera fisikoa eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Eta hain zuzen mallabiarrei espazio natural bezain anitza eskaintzeko helburuz, Udalak hainbat hobekuntza eta berrikuntza lan burutzen ari da bertan, fase desberdinetan banatuta. Lehen fasean, esaterako, 17.374 metro karratuko lur degradatu bat espazio anitz eta irisgarri bihurtu zuen. Horretarako, lurraren egonkortasuna bermatzeko bi pasarela egituratu eraiki ziren, eta horrek kirol eta aisialdirako eremuak sortzea ahalbidetu zuen. Bestalde, ingurunea berreskuratze lan handia egin zen, zuhaitzak landatuz eta Zubitegi erreka egokituz. Lehen fase honek 1.489.911 euroko aurrekontua izan zuen, eta horietatik 375.957 euro Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu zuen diruz.

Bigarren fasea

Aipatu parkea osatzen jarraitzeko bidean, Mallabiko Udalak lanen bigarren faseari ekin die berriki; lan horiek parkean dauden kirol instalazio hobekuntza nabarmena ekarriko du. Izan ere, egingo diren lanen artean, skate eta BTTrako pista eta tribuna gune berriak eraikitzea aurreikusten da, eta parkea aire zabalean kirola egiteko erreferente gisa bihurtzeko beste hobekuntza batzuk ere egingo dira.

Lan horiek sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du Mallabiko Udalak eta guztira 350.173,04 euro bideratu ditu hobekuntza horietara. Hala, proiektu honekin espazio publikoak hobetzeko eta bizitza aktibo eta osasuntsua sustatzeko konpromisoa berresten du, herritarren beharrizanei egokitutako kalitatezko azpiegiturak jarriz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top