DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabia pisu libreko Asto Proben 17. sariaren lekuko izango da asteburuan

Ekitaldia maiatzaren 3an eta 4an ospatuko da, 18:00etatik aurrera

Probak asteburuan izango dira

MALLABIA | Asteburu honetan, pisu libreko asto proben 17. sariaren lekuko izango da Mallabia. Euskal kirolen egutegiko hitzordu nabarmenetako bat da, urtero asto eta itzain onenak elkartzen dituena, indarra eta trebetasunak neurtzen diren probetan.

Ekitaldia maiatzaren 3an eta 4an ospatuko da, 18:00etatik aurrera, Mallabian. Bi saiotan banatuko da lehiaketa. Alde batetik, larunbatean Artabilla, Irazola, Torrontegi Eraiketak eta Salvador Erleagaren parte-hartzearekin; eta igandean, berriz, Unai, Mugika eta Imanol Erleaga izango dira protagonistak.

Mallabiko Udalak antolatuta eta Txondor Herri Kirol Taldearekin lankidetzan, ekitaldia Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioaren araudi ofizialera egokitu da. Saio bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du, eta antolatzaileek parte-hartzaileen banaketa aldatzeko edo probaren bat bertan behera uzteko aukera izango dute, beharrezkoa izanez gero.

Sari banaketa 

Proba amaitu ostean, sari banaketari emango zaio hasiera, astoen eta itzainen arteko lana, entrenamendua eta elkar ulermena aitortuz. Sari guztiek, halaber, dagokion atxikipen fiskala izango dute.

Edizio honetan ezarritako sariak hauek dira:

  • 1. saria: 500 €, manta, txapela eta garaikura
  • 2. saria:: 450 € eta garaikura
  • 3. saria: 420 € eta garaikura
  • 4. saria: 400 €
  • 5. saria: 380 €
  • 6.saria: 360 €
  • 7.saria: 320 €

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top