DOT Durangaldea

Mallabia Gabonetako jai giroan murgilduko da egitarau berezi baten bitartez

Herriko kaleak jai giroz beteko dira eta abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra bitartean

Programa osregun honetan hasiko da

MALLABIA | Mallabia Gabon giroan murgiltzen hasi da, kaleak argiztatu eta herriko plazak jai giroz betetzen diren uneaz gozatzeko prest. Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean prestatu duten aurtengo Gabonetako egitarau zabala kultura, tradizio, kirol eta familia ekimenak uztartzen ditu, herritar guztiei zuzenduta.  Abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra bitartean, mallabitarrek aukera izango dute egun berezi hauek herrian bizitzeko, partekatzeko eta elkarrekin ospatzeko.

Jarduera eta ekintza berezi ugari

Aurten, Abenduaren 18an, osteguna, emango dio hasiera Gabonetako programari 19:00etan “Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu” hitzaldiarekin. Iñaki Peña doluan adituaren saioak Gabonetan dolua nola bizi den azalduko du, elkarrekin hausnarketa egiteko eta sentimenduak partekatzeko une berezi gisa.

Ostiralean, abenduak 19, eskolako frontoia hartuko dute 12 urtetik gorakoek 17:30etatik aurrera ping-pong txapelketa parte hartzeko, kirol ekintza dinamiko batekin Gabonak hasteko giroa sortuz.

Abenduaren 21ean, igandea, , kultura izango da protagonista. “Aitatxo” dokumentalaren emanaldia eskainiko da herriko frontoian, ikusleei istorio hunkigarriak eskaintzen dizkiena, Gabon giroan sentitzeko tartea eskainiz.

Bestalde, abenduak 23, asteartea, eskolako ikasleek kaleetan zehar Gabon kantak abestuko dituzte, haurreskola, farmazia, udaletxea eta Jubiletxea bisitatuz. Egun berean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko da eskolan, eta neska-mutikoek beraien gutunak emateko aukera izango dute, jai giroa indartuz.

Abenduaren 24an, asteazkena, herriko frontoia hartuko dute herritarrek gozo une batez gozatzeko, 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek, Galtzagorriek, opariak banatuko dituztelarik. Jarduera honek Gabonen poza eta festa giroa partekatzeko aukera emango du guztientzat.

Hurrengo egunetan, abenduaren 27an, larunbata, goizeko 10:00etan,  baserriz baserri gabon eskea Mendibil Abesbatzarekin egingo da, eta igandean, arratsaldeko 12.00etatik 13.30etara bitartean, “Harri Herrirako bidea” emakumezko eta gizonezko harrijasotzaileen erakustaldi berezia eskainiko da herriko frontoian. Urtarrilaren hasieran, haurrentzako Gabonetako parkeak zabalduko dira herriko frontoian, jolas eta puzgarri ugarirekin, familiak egun dibertigarria bizitzeko aukera izan dezaten.

Eta, azkenik, urtarrilaren 4an, igandea,  Gabonetako Superigande berezia ospatuko da: saskibaloi eta futboleko partidekin herriko frontoian, eta Kontzejuzarrean bingo eta domino txapelketa egingo dira 13 urtetik beherakoentzat, Gabonetako festa amaitzeko moduko jarduera berritzaile eta dibertigarria izango delarik.

Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekintzetan parte hartzera, Gabonak herriko giroan bizitzeko eta elkarrekin ospatzeko une bereziak partekatzeko. Gabon zoriontsuak opa dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top