DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Lehen sektorea indarra hartuz doa Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxano Bizkaiko Basogintza Elkartearen egoitza izango da

Iraunkor: ekonomia zirkularraren eta kontsumo arduratsuaren eredu

AMOREBIETA-ETXANO | Lehen sektoreak hazten eta indarra hartzen jarraitzen du Amorebieta-Etxanon. Izan ere, agroekologian eta jasangarritasunean berritzaileak diren ekimenak garatzen dira herrian, Iraunkor Elkartea kasu, eta, gainera, orain gutxi Bizkaiko Basogintza Elkartearen egoitza izendatu da. Bi elkarteek Amorebieta-Etxanok ingurumenarekin, tokiko ekoizpenarekin eta eskualdeko baliabide naturalen kudeaketa iraunkorrarekin duen konpromisoa indartzen dute.

Amorebieta-Etxanon, Iraunkor Elkartea jasangarritasuna eta kontsumo arduratsua sustatzen duen erreferentziazko elkartea da. Agroekologiaren aldeko apustua oinarri, Iraunkor elkarteak tokiko ekonomia zirkularra sustatzen du, inguruko ekoizleak eta kontsumitzaileak elkar-lotuz. Helburua da karbono-aztarna murriztea, horretarako produktu lokalak, freskoak eta gehigarririk gabekoak eskainiz, pertsonen osasunaren eta ingurumenaren zaintzaren mesedetan.

Iraunkor elkarteak, Amorebieta-Etxanoko an Juan kalea 3. zenbakian kokatuta, kontsumo talde bat hartzen du barne eta horren bitartez, Amorebieta-Etxanoko biztanleei astero nekazal produktu ekologikoak prezio baxuagoetan eskuratzeko aukera eskaintzen die, % 10eko deskontuarekin. Ekimen honek tokiko nekazariei eta abeltzainei laguntzeaz gain, herritarrei bere eguneroko bizitzan erabaki iraunkorragoak hartzen laguntzen die. Gainera, kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunaren garrantziaz sentsibilizatzeko hezkuntza-jarduerak eta -tailerrak ere antolatzen ditu Iraunkorrek.

Iraunkor elkartearen lana zertan datzan ezagutzeko, hona hemen elkarteak berak ekoiztutako bideoa.

Bizkaiko Basogintza Elkartea: egoitza Amorebieta-Etxanon

Lehen sektorea indartzearen ildo beretik, Amorebieta-Etxano Bizkaiko Basogintza Elkartearen egoitza ere izendatu dute. Duela gutxi egindako batzarrean, elkarteak bere egoitza udalerrian kokatzea erabaki zuen, Bizkaiaren erdigunean duen kokapen estrategikoa aprobetxatuz. Izan ere, horrek Bizkaia osoko basoen jabeei sarbidea errazten die. Elkarteak 3.200 kide ditu, eta Bizkaiko baso-azalera pribatuaren erdia baino gehiago hartzen ditu barne. Horiek horrela, erakundeak funtsezko zeregina du Bizkaiko natura-baliabideak kudeatzeko eta kontserbatzeko.

Egoitza berria Gernika Plazako 1 zenbakian kokatzen da, eta funtsezko puntua izango da basogintzaren jasangarritasunaren aldeko ekintzak koordinatzeko, zerbitzuak eskaintzeko eta ekimenak sustatzeko.

“Bi erakundeek udalerriak ingurumena babesteko, ekonomia zirkularra sustatzeko eta tokiko ekoizleei laguntzeko garapen iraunkorreko eredu batekiko duen konpromisoa indartzen dute. Ekimen horiei esker, lehen sektorearen presentzia hazten doa Amorebieta-Etxanon, etorkizuneko belaunaldien jasangarritasuna eta ongizatea bultzatuz “, amaitu du Ainhoa Salterain alkateak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top