Mauri Imaz durangarra izango da lokal berriaren arduraduna

DURANGO | Atzerako kontaketa hasi da. Lavenidak bihar irekiko ditu ateak, Athleticen partidarako soilik. Mauri Imaz durangarrak zuzentzen du, eta dantzaleku berritzaile eta originala izango da. “Bihar hasita, Durangon nora joan argi ez duen orok beti izango du lekua hemen”, gonbidatzen du arduradunak.
Biharko irekiera Athleticek Manchesterren aurka San Mamesen jokatuko duen finalerdietako joaneko partidarekin batera izango da (21.00etan). Taberna honek edari aukera zabala eta hanburgesa eta patata frijituak jateko aukera eskainiko ditu. “San Roken hain gustuko nuen hanburgesari eusteko luxua hartu dut”, dio Imazek.
Lokal berriaren ateak eguerdietan poteorako irekitzea da asmoa. Aste barruan 02:30ak arte egongo da zabalik eta asteburuetan 04:30ak arte.
Mauri Imazek Lavenida berria zer izango den azaldu digu: