Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira

EGURALDIA | Larunbatean giro ezegonkorrak jarraipena izango du eta ekaitzak garatuko dira. Ekaitzak jotzeko probabilitatea handiagoa izango da goizaldean eta egunaren bigarren zatian. Aldiz, goiza eguneko unerik lasaiena izan liteke, eta zaparradak ahulagoak eta sakabanatuagoak izango lirateke. Arratsaldean, ordea, berriro ere ekaitzak suspertu daitezke, batez ere Araban eta Nafarroan eta zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira. Haizeak mendebaldetik joko du kostaldean; eta barnealdean norabide finkorik gabe ibiliko da; arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Ekaitz-guneetan haize-boladak handiak izan daitezke.