DOT Durangaldea

Larunbatean iparraldean giro goibela eta euritsua izango da nagusi

Egunaren hasieran elur-kota 1000 metrotik behera koka daiteke eta zaparradak trumoitsuak izan daitezke

Eguraldi eguzkitsua iganderako Argazkia Orozketa: Victor Uriarte
Tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Larunbatean iparraldean giro goibela eta euritsua izango da nagusi, batez ere egunaren lehenengo partean eta kostaldean; hegoaldean euria urria izango da, baina ez da baztertzen noizbehinka zaparrada txikiak egitea han-hemenka. Egunaren hasieran elur-kota 1000 metrotik behera koka daiteke eta zaparradak trumoitsuak izan daitezke; arratsaldean elur-kota igo eta 1500 metrotik gora egongo da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, egunaren lehenengo partean indartsu; arratsalde-gau partean ahultzera egingo du eta egunaren amaieran hego-mendebaldera aldatuko da. Iparraldeko tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira, hegoaldeko altuenek berdintsu jarraituko dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top