Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura gradu pare bat igoko da

EGURALDIA | Larunbatean ipar partean arratsaldean giroa argiagoa izango da, hegoaldean eguzkitsua. Egunaren lehen zatian Kantauri isurialdean oraindik hodeiak agertuko dira eta batez ere kostaldetik hurbil noizean behin zaparradak izan daitezke, goizaldean zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu eta ostarte oso zabalak agertuko dira. Gainerakoan eguzkitsu egongo da. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura gradu pare bat igoko da.