Tenperatura maximoak igoko dira Durangaldean

EGURALDIA | Larunbat goizean giro eguzkitsua izango da nagusi, hegoaldeko zenbait tokietan izan ezik, han lainoguneak eta behe-hodeiak agertuko baitira. Eguerditik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira; arratsalde-gau partean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake noizbehinka. Goizean goiz hego-mendebaldeko haize leuna ibiliko da; orduak pasa ahala haizea iparraldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita. Tenperatura maximoak igoko dira.