Tenperatura maximoak 10-11 ºC ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Larunbata euritsua izango da, batez ere Kantauri isurialdean; iluntzerako atertuz. Euria barra-barra egingo du, batez ere ekialdean eta leku askotan etengabe egingo du. Arratsaldeak aurrera egin ahala, mendebaldetik ekialdera, atertuz joango da. Elur-kota 800 m inguruan egongo da hasieran eta arratsalderako igotzen joango da, 1200 m inguruan kokatu arte. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du goizean eta arratsaldean indarra galduko du. Tenperatura maximoak 10-11 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 5-8 ºC artekoak gainerako lekuetan.


