DOT Durangaldea

Landako I kiroldegiko musika aretoetako margoketa lanak amaitu dira

Margoketa-lanek 5 areto berritu dituzte, haien estetika hobetuz, eta hurrengo urratsa kanpoko seinaleak hobetzea izango da

Lanek 490 metro karratu hartu dituzte 5 aretotan

DURANGO | Martxoaren hasieran amaitu ziren Landako I kiroldegiko behealdeko musika aretoetan egindako pintura lanak. Espazioak behar bezala antolatu dira eta emaitza oso ona izan dute, pintatutako guneetako estetika eta giroa nabarmen hobetuz. Lanek 490 metro karratu hartu dituzte 5 aretotan, baita korridoreetan ere, eta horri esker, instalazihorien itxura erabat berritu da.

Lan horiek amaituta, hurrengo urratsa aretoaren kanpoko seinalizazioa hobetzea izango da, erabiltzaileentzako espazioa ikusgarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Aurrerapen horiek udal-instalazioak hobetzeko plan jarraitu baten parte dira, kalitatezko, funtzional eta abegitsua den espazio bat eskaintzea helburu duena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top