info@dotb.eus-en jasotazko irudia

DURANGO | Kurutziagako iturriaren parean ez dago oinezkook kalea zeharkatzeko seinalerik. Duela urte batzuk, bi zebrabide kendu egin ziren zoladura aldatzean, eta ordutik ez dago seinale egokirik. Hori guztia oinezkoen joan-etorri handiko Durangoko erdigunean (Jesuiten ikastetxea, eguneko zentroa eta adinekoen egoitza…). Udaletxeko norbait handik pasatu eta pixka bat erreparatzen badu, konturatuko da esaten ari naizenaz.