DURANGALDEA | Astelehen honetan, hilak 23, San Joan bezpera, eskualdea urteko gau magikoenetako bat ospatzeko prestatzen ari da San Juan suaren inguruan.
Aurreikustiako progranazioa Durangaldean:
Durango
11:00-14:00///16:00-18:00 Gaztelu puzgarriak
18:00 Txokolate solidarioa izango da
18:30 ‘Azken taupadak’ antzerkia
20:30 Erromintxelak.
22:30 San Juan sua
Iurreta
18.30 Maiztegiko dantzariak
20.30 Herri afaria
21.30 Zirkiñik Bez erromeria
Iluntzean Sua piztuko da eta ondoren erromeria
22.45 Bizikleta ibilaldia bidegorrian zehar (sutondotik, 5 urtetik aurrera)
Abadiño – Astolako probalekuan
17.00 Ume jolasak
17.00 Aritsau azoka
20.00 Eusko Labeldun burgerrak
20.00 DJ Mo
22.00 Sua piztu txosnarekin, edariak, pintxoakm txutxeak (Institutoko ikasbidaia)
Mallabia –
20.00 Ansoagako bidegorrian sua
Berriz –
20.30 Bokatak eta edariaka Gure Izarraken
21.00 Mister Team Berrizburun
22.30 San Juan Sua Berrizburun
Amorebieta-Etxano
Amorebieta-Etxano ekainaren 23an egingo den San Juan bezpera ospatzeko prest dago. Ohiko moduan, ekintza egitarau anitza antolatu da egun horretarako, San Juaneko su tradizionalarekin amaituko dena.
Jardunaldia 19:00etan hasiko da Udal Liburutegian Zelaieta Blues ekintzarekin. Berbalapiko ekimenaren baitan antolatutako ekintza da hau eta horren bitartez, Zeiñok Blues Band taldeak kontzertua eskainiko du. Zeiñok Blues Band taldea Alain Nieto, Adrian Pereira, Jon Ander Barahona eta Unai Llona artistek osatzen dute.
21:00etatik aurrera, musika giroa herriko kaleetara zabalduko da, Udazken txistu taldeko gaiteroen kalejirarekin. Eta egitarauari amaiera emateko, ohiko San Juan sua egingo da, 22:30ean Nafarroa aparkalekuan.
Elorrio
Ekainaren 23an, astelehena, San Juan ermitarako igoerarekin hasiko da suaren bueltan dantza egiteko eguna.
Herriko tradizioei jarraituz, San Juan ermitara igoera egingo da ekainaren 23an, 16:30eanhasita, plazatik. Ordu erdiko pasiera eta gero merienda eskainiko die Udalak umeei, eta Eriz magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute jarraian.
Eta iluntzean, nahi izanez gero, musikaren eta suaren bueltara arrimatuko dira elorriarrak kiroldegi ondoko aparkalekuan.
Zaldibar
Herritar talde bat buru-belarri ibili da azken asteotan, ospakizunerako propio prestaturiko dantza ikuskizuna lantzen.
Olazarren.
21:30ean, sua piztea.
22:00etan, dantza ikuskizuna.
Garai
21.00 Kopaue eta gero sua
Ermua
21.30 Akelarre, Irrintzi lehiaketa, San Juan kantua, Korru dantzak, Suzko zezena Orbe Kardinalaren plazan.
Axpe
22.00 San Joan sua eta ondoren txokolata