Hurrengo astebururako errekortarien erakustaldia ere programatu da

DURANGO | Zezen-plazaren programazioa larunbat arratsaldean hasiko da, Gran Prix batekin. Bertan, gazte durangarrek parte hartuko dute. Igandean erakustaldia egingo da eta hurrengo asteburuan ere bai. Sarrerei dagokienez, 6 euro helduentzat eta lau haurrentzat.
Larunbata 12 – 18:00etan
Grand Prix koadrilen artean 300 eurorekin saritan
Igandea 13 – 18:00
Errekortari bizkaitarren desafioa eta jarraian enbolatuak
Igandea 20 – 18:00
Errekortarien erakustaldia eta, ondoren, enbolatuak