PILOTA | Dena prest Kepa Arroitajauregiren oroimenezko saio berri baterako, ostiral honetan 18:00etan, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Seigarren edizio honek gomazko paleta kategoria izango du kategoria mistoan eta esku-huska kategorian. Aurten ere, 2020ko maiatzean hil zen Kepa Arroitajauregi omenduko du txapelketak. Munduko Kontseiluko eta Euskadiko Pilota Federazioko zuzendari teknikoa izan zen, eta trinketaren sustatzaile handia Bizkaian.
Paleta gomazko kategorian 16 palistak hartuko dute parte eta esku pilotan, dozena erdi. Durangon bizi den Iñigo Arrieta gasteiztarra (gomazko paleta kategoria), David Alonso zornotzarra eta Keparen semea den Ibai Arroitajauregi iurretarra izango dira eskualdeko ordezkariak.
Inaugurazio jardunaldia ostiral honetan izango da, bi mailetako final-laurdenetako partidekin. Finalak urriaren 31n jokatuko dira.