DOT Durangaldea

“Kaka”, komedia ganberro eta probokatzailea, ostegunean Durangon

Antzezlana eguen honetan taularatuko da San Agustin Kulturgunean

Antzezlana odtegunean taularatuko da

DURANGO | Xanti Agirrezabalak eta Erika Olaizolak AEK-Korrika sorkuntza beka irabazi zuten Kaka proiektuarekin eta hau Korrika Kulturalaren baitan taularatuko da Durangon. Agirrezabal eta Olaizolarekin batera Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe izango dira eszenatokian.

Herriko plazan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da.
Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da?
Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita…
Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz?

Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.

Fitxa artistikoa

Ekoizpena eta zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Eszena-zuzendaria: Espe Lopez. Testua:
Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
Antzezleak: Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top