Larunbat honetan, hilak 25, hamar artista baino gehiago igoko dira herriko hainbat agertokitara
AMOREBIETA-ETXANO | Larunbat honetan, urtarrilaren 25ean, Zornotza MusikagazFest jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da zonotzar herrian. Euskal musikaren sortzaile gazteen sustapenari eskainitako jaialdia da, gazteen talentua sustatzeko konpromisoari leial eusten diona, artista berriei ikusgarritasun gune bat eskainiz. Hain zuzen ere, doako hamaika emanaldi eskainiko dira udalerriko hainbat tokitan eta, besteak beste, Kai Nakai, Zilibito Records eta Albina Stardust taldeen kontzertuak nabarmentzen dira.
Gaur goizean prentsaurrekoa eman dute Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak, Koldo Bilbao Kultura zinegotziak, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak, Ruth Manzano Musika Bulegoko ordezkariak eta Kai Nakai abeslariak. “MusikagazFest talentu gaztearen eta euskal kulturaren aldeko apustu sendoa da. Ekitaldi honek kalitatezko aisialdirako aukera eskaintzen du gure gazteentzat, eta, horrez gain, ezinbesteko erakusleiho bihurtzen da musikaren munduan lehen urratsak ematen ari diren artista berrientzat “, nabarmendu du Ainhoa Salterain alkateak.
Programazioa
Kontzertuak 13:00etatik aurrera hasiko dira Amorebieta-Etxanoko erdigunean, Arraibi Plaza, Euskal Herria Plaza, Zelaieta Kontzertu Gela, Amorebieta IV .a pilotalekua, Zezilia Gallartzagoitia kalea edo Vintage taberna bezalako espazioetan emanaldiekin.
13:00 LARRU ETA LAGUNAK (Arrabi Plaza)
14:00 NAZ (Zezilia Gallartzagoitia)
15:00 DJ KENE Euskal Herria Plaza
17:00 EZTANDAP (Euskal Herria plaza)
18:30 HERIOTZ (Vintage taberna)
19:30 ZILIBITO RECORDS (Amorebieta IV Frontoia)
20:30 ARIA (Zelaieta Kontzertu Gela)
21:30 MIRARI (Amorebieta IV Frontoia)
22:30 ZIRAUN (Zelaieta Kontzertu Gelan)
23:30 KAI NAKAI (Amorebieta IV Frontoia)
00:30 ALBINA STARDUTS (Amorebieta IV Frontoia)
Kontzertu guztietarako sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Halaber, ekitaldiak pintxo pote berezia ere izango du, 14:30etatik 16:00etara, Urtza Tabernan, egunari ukitu gastronomikoa gehituz.
MusikagazFestek, Amorebieta-Etxanoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gerediaga Elkartearekin, Musika Bulegoarekin eta Zornotzako Gazteekin elkarlanean antolatuak, kultur arloan euskararen erabilera sustatu eta musika maite duten gazteen topagune izan nahi du. “MusikagazFest erakundeek eta kultur eragileek gure gazteriarekiko eta kultura arloan euskara sustatzeko duten konpromisoaren erakusgarri da. Lankidetza horri esker, musika, gazte talentua eta gure hizkuntza elkarri laguntzeko espazio bat sortzea lortu dugu, sormena eta adierazpen artistikoa sustatuz eta, aldi berean, euskara gure nortasun kulturalaren funtsezko zutabe gisa indartuz “, adierazi du alkateak.
Bestalde, Kai Nakai artista gazteak herritar guztiak animatu ditu jaialdian parte hartzera. “MusikagazFestek kalitatezko artista eta talde asko bilduko ditu, ezezagun askorentzat; beraz, musikaz gozatzeko aukera paregabea da. Guztiak animatzen ditut bat egitera eta doakoa den jaialdi handi honetaz gozatzera “, azpimarratu du.