Hileta-elizkizuna bihar, asteartea, izango da, 18:00etan, San Torkuato parrokian
ABADIÑO | Atzo, igandea, José Luis Vizcarra García Cortázar hil zen, 76 urte zituela, EAJ-PNVko zinegotzi ohia Abadiñoko Udalean 90eko hamarkadan. «Azken unera arte beti egon da herriari laguntzeko lan egiteko prest. Abadiñoko kultura, ondarea eta bertako bizitza beti landu eta defendatu duen pertsona», gogoratzen dute haren hurbilekoek. Iurretako koruan ere parte hartzen zuen.
Hileta elizkizuna bihar, asteartea, arratsaldeko seietan izango da Abadiñoko San Torkuato Parrokian.
Familiak Basaguren beilatokian hartuko du, astelehenean, hilak 3, 17:00etatik 19:00etara, eta asteartean, hilak 4, 15:30etik 17:30era.