Sei aldiz altxatu zuen 62,5 kiloko harria erretangularra eta bots bider 64ko zilindroa

ABADIÑO | Izadi Agirre Biritxinaga abadiñar gazteak, 11 urte dituela – irailean 12 urte beteko ditu- asteburu honetan bere marka pertsonala gainditzea lortu zuen, 62,5ko kiloko harri erretangularra sei aldiz altxatuz eta 64 aldiz zilindroa bost aldiz jasoz. Duela urte eta erdi hasi zen kirol tradizional honekin eta “oso pozik” agertu da joan den asteburuan lortutako arrakastaren ostean, Esti amak baieztatu duenez. Bere asmoa aurrera egiten jarraitzea da eta datorren astean beste erakustaldi bat egingo du, oraingo honetan Berriatuan.
Zorionak Izadi!