DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretan mendez mende bizirik dirauen tradizioa

Goiuriko Andra Mariaren aldeko hirurrena ospatzen ari da egun hauetan

Prozesinoa pasadan domekan izan zen ARGAZKIA: Bizkaiko elizbarrutia

IURRETA | Goiuriko auzoak domekan barriztau eban aspalditik datorren ohikunea. Goiuriko Andra Mariaren irudia prozesinoan eroan eben urtean zehar egoten dan baselizatik parrokiaraino. Bidean zehar errosarioa errezau eta abestu egin eben. Ostean, hitzaren ospakizuna egin zan. Gaur hasiko da hirurrena. Abuztuaren 15ean barriro eroango da irudia bere ohiko tenplura.

Abuztuaren  12, 13 eta 14an izango da Andra Mariaren aldeko hirurrena. 11:30etan errosarioa eta 12etan, mezea.

HIrurrenaren azken egunean, Jose Mari Miangolarrak konposatutako salbea abestuko da. 1925ean estreinau zan, beraz, mendeurrena beteten da.

Abuztuaren 15ean, goizeko 10etan, barriro eroango da irudia Goiuriara prozesinoan. 11:00etan ospatuko da bertan meza nagusia.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top