DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako Oromiñoko Sanmarkoak datorren egunean hasiko dira

Iluntzean, Donien Atxa altxatuko da. Ondoren, parte hartzaileentzat bakailao errea eskaniko da

 

IURRETA  | Iurretako Oromiño auzoak Sanmarkoak ospatuko ditu datorren ostegunean hasita:

Apirilak 24, eguena

Iluntzean, Donien Atxa altxatuko da. Ondoren, parte hartzaileentzat bakailao errea eskaniko da . Gero, igel txapelketa.

Apirilak 25, barikue

12:00 Meza. Jarraian, herri bazkaria (Izena ematea jai batzordean)

17:00 Briska txapelketa (Izen-ematea, doan)

60 euro + garaikurra.
40 euro + garaikurra
30 euro + oparia
20 euro + oparia

20:30 Mus “relampago” txapelketa (Izen-ematea, doan)

60 euro + garaikurra.
40 euro + garaikurra
30 euro + oparia
20 euro + oparia

Bokatak egongo dira salgai.

Apirilak 26, zapatua

11:00 Kalejira auzoan zehar: Oromiñoko trena

18:00 Maiztegi herri eskolako umeen dantza erakustaldia. Ondoren, harri-jasotzaile izar berrien erakustaldia:

Izei Abendibar
Aritz Abendibar
Izadi Agirre

Ondoren, umeentzako txokolatada.

20:30 Patata tortilla txapelketako tortillak aurkezteko ordua.

20:30 Erromeria: Luhartz

Afalostean, erromeriaren jarraipena eta gauerdi inguruan, sorpresa

Apirilak 27, domeka

12:00 Esker oneko ekitaldia auzoko nagusientzat

Oromiño dantzan eta kantuan nagusiekin

Iurretako Mikel Deuna dantza taldea

Eguerdian, kantu-dantza-bazkaria Ander Duñabeitia, Gorka Valdes, Izarra Aizpurua eta Hegoi Petiterren eskutik. (Izen-ematea, jai batzordean. Azken eguna: apirilaren 23a. Telefonoa: 616585788)

Jaiei amaiera emateko, errifaren zozketa eta Donien Atxaren jeitsiera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top