DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako ikasleek Euskoskills txapelketan lau domina eskuratu dituzte

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatutako du ekitaldia da

Maui Mandaluniz, brontzezko domina Automobilaren teknologia kategorian lortu zuen

IURRETA | EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.

Aipagarria da aurton lehiaketako kategoria askotan izandako nesken parte hartze zabala. Edizio honetan, Iurreta LHI ikastetxeko automozio lau ikaslek parte hartu dute honako emaitzak lortuz: Karrozeria konpontzea kategorian: Maui Mandaluniz, brontzezko domina Automobilaren teknologia kategorian: Joseba Elosegi, urrezko domina Automobilaren pintura kategorian: June Azumendi, urrezko domina Ibiilgailu astunen teknologia kategorian: Julen Aldana, urrezko domina.

Urrezko dominak lortu dituzten hiru ikasleek 2026 urte hasieran Madrilen ospatuko den Spainskills txapelketan parte hartuko dute.

Ez da lehenengo aldia Iurretako ikasleek Euskoskills eta Spainskills txapelketetan parte hartu izana. Azkeneko urteetan Spainskillsera joan izan direnak: Iker Mugika 2022 urtean, eta 2024 urtean Jon
Agirre eta Gorka Izeta.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top