DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako bigarren asteburuan Raimundo el Canestero, Luhartz eta azoka egongo dira

Gaur tortilla txapelketa izango da Askondon eta gauean kontzertuak plazan

Azoka datorren igandean ospatuko da
Azoka datorren igandean ospatuko da

IURRETA | Gaur Iurretako Sanmigel jaietako bigarren asteburua hasiko da. Arratsalde honetan hainbat ekitaldi egongo dira  tortilla txapelketarekin hasita, eta gauean ZIÑEZ eta RAIMUNDO EL CANASTERO taldeen kontzertuak egongo dira plazan. Eguna Lumatzak DJarekin bukatu da.

Bihar ere ekitaldi gehiago egongo dira et domekan ohiko den azoka ospatuko da.

Urriak 4, ostirala
● 17:30 Pintxo txapelketa Etxegon.
● Arratsaldean Tortila Txapelketa kaskoan.
● 20:00 Tortilen aurkezpena Askondon.
● 21:30 “RUMBO A TIJUANA” Mariatxiak Askondon.
● 22:30 Bertso saioa: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia. Gai jartzailea: Ainhoa Urien. Kepa Arroitajauregi frontoian.
● 22:30 Alkoholaren arriskuak murrizteko aktibitatea.
● 24:00 Kontzertuak: ZIÑEZ eta RAIMUNDO EL CANASTERO. Ondoren LUMATZAK DJ-a plazan.

Urriak 5, larunbata (Mozorro eguna: October Fest)
● 12:30 ABURRECALLES txaranga.
● 14:30 Paella txapelketa eta bazkari herrikoia Askondon.
● 18:30 ABURRECALLES txaranga.
● 21:00 – 22:00 LUHARTZ erromeria plazan.
● 22:45 LUHARTZ erromeria.
Ondoren XAUKENA XAUK DJ-a plazan.

Urriak 6, igandea (Errosario eguna)
● 10:00 – 14:00 XXIV Nekazaritza eta Artisautza Azoka Olaburun.
● 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira montoitik plazara.
● 12:30 Iurretako dantzariak.
Ondoren Igel Txapelketa
● 18:00 Dantza ikuskizuna. Iurretako dantzariak eta talde gonbidatua. Ondoren jaietako errifen zozketa.
● 20:00 Herri afaria plazan.
● 20:30 Erromeria LORRATZ taldearekin plazan.
● 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top