DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurreta Hiri Proba jokatuko da igande honetan 250 parte-hartzailerekin

Jardunaldiak Euskadiko 10 kilometroko errepideko txapelketa hartuko du (banakakoa eta taldekakoa)

Juan Ignacio Hernández, Bidezabaleko presidentea, eta Oskar Koka, Iurretako alkatea

ATLETISMOA | Dena prest igande honetan Iurretak Hiri Proba har dezan 250 atleta ingururen parte-hartzearekin. Edizio honetan, gainera, 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa jokatuko da, eta horrek “espezialista onenak eta maila handia ekarriko ditu, parte-hartzaile batzuk markak bilatzen ari baitira txapelketa garrantzitsuenetan lehiatu ahal izateko”, azaldu du Juan Ignacio Hernandez Bidezabal Klubeko presidenteak, probaren antolatzaileak.

Maspen hasi eta Askondon amaitu, lasterketa nagusia 12.00etan hasiko da. Gainera, ordu berean elite, herri eta junior mailako lasterketan izena emandako kirolariak aterako dira. Gainerako kategoriei dagokienez, lehenago hasiko dira. Hala, 10:30ean, kadete eta gaztetxoen txanda izango da; 10:50ean, benjamin eta benjamin-aurrekoena; 11:20an, kimuen eta haurren txanda, eta 11:30ean, txupete proba.

Inskripzioak kirolprobak.com webgunean egin ahal izango dira. “200 bat lagun ditugu izena emanda, eta 250 kirolarira iritsiko garela kalkulatu dugu”, adierazi dute antolatzaileek emandako erantzunarekin pozik.

Prentsaurrekoa utziko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top